Zer da kultur-beharren errolda?

Ongi etorri Laudioko ekosistema kultur-beharren erroldaren plataformara, egungo eta etorkizuneko kultur eszenaren garapena hobetzeko tresna.

Kultur-beharren errolda ezinbesteko tresna da gure udalerriko sormen- eta kultura-eragileak identifikatzea, bistaratzea eta kontaktatzea ahalbidetzen duena, espazio fisikoan kokatuz. Kultura-sektorea jasotzen du, bere eragileen bitartez (elkarteak, erakundeak edo norbanakoak), bai sorkuntza- eta dibulgazio-espazioak elkar lotuz.

Errolda hau proiektu kolektibo, bizi eta dinamiko bat da, kultur arloan aritzen diren pertsona guztien parte-hartze aktiboarekin eboluzionatzen duena. Helburua 2024an argazki sakon bat definitzea da, gero eguneratu eta aberasten joango dena.