Laudio Antzokia

    Kategoriak
  • Erakusketa

Fitxa teknikoa

Kudeaketa
Publikoa
Azalera
2.025,30m2
Espazioaren deskribapena

Eraikinak hiru solairu ditu eta 500 pertsona inguruko edukiera. Eszena-aretoak 442 eserleku ditu gehi 15 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Harmailak erretraktilak dira, eta, horri esker, espazioa libra daiteke, ikusleen artean bostehun pertsonako kopurura iristeko.

Eraikinaren barrualdean honako hauek daude: atondoa, komunak, armairuen eta jantzitegiaren eremua, langileentzako aldagelak, karga-jasogailuak, proiekzio- eta kontrol eszenikoko kabina, kamerinoak, biltegia eta garbiketa-gelak.

Taberna-kafetegia du, sarbide independenteagaz.

Zein jarduera hartzen ditu?

Laudioko Antzokia. Erabilera anitzeko aretoa, kultura-jarduerak eta bestelako ekitaldi sozialak edo jarduera ekonomikoekin lotutakoak hartzen dituena, hala nola kongresuak edo enpresa-aurkezpenak.