Describe tu/vuestra iniciativa
Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Irrati-Telebista eta Zinema eta Bideo espezialitateetan (2005), arte eszenikoen esparruan murgiltzen hasi nintzen Madrilgo TAI Unibertsitate Arte Eskolan Eszenografia eta Ikuskizunen Arkitektura ikasi ondoren (2007).
Eszenografo eta antzerkiko jantzi-diseinatzaile gisa aritu naiz (Microteatro por Dinero, Sonia Sebastián eta Teatro de Cámara Cervantes, Gema Aparicio, Juana Escabias, Miguel Tubía, Ainhoa Amestoy eta José Sanchis Sinisterrarentzat egindako diseinuak, besteak beste), sormen lana eta arlo teknikoak uztartuz. Hugo Di Perna diseinatzailearen ondoan ehungintzarako artisau-inprimaketa lanak ere aztertu ditut ("My Fair Lady, el musical", "Dorian Gray, el retrato", "Salvator Rosa o el artista").
“Cabaret” antzerki musikalean jantzi-disenaitzailearen laguntzaile gisa lan egin ondoren (2015), gaur egun "El Rey León, el musical" (Disney - Stage Entertainment Spain) ekoizpeneko Props taldeko burua naiz.
Aldi berean, Historia eta Artearen Historiarekin lotutako ikerketa dokumentalak burutu ditut, Arabako Arte Ederren Museoak, Arabako Foru Aldundiak edota Laudioko Udalak babestutako zenbait monografia argitaratuz, XIX eta XX. mendeetako laudioar eta aiarar artisten memoria eta lana berreskuratzeko proiektuen barruan.