Bi hotsak koral elkartea

    Kategoriak
  • Abesbatza

Fitxa teknikoa

Kontaktua
  • bihotsak@gmail.com
  • tel. 615783196
Harremanetarako datuak
  • Emaila
    bihotsak@gmail.com
  • Telefono zenbakia
    615783196
  • Harremanetarako kontaktua (izen-abizenak)
    Peru Gómez
Diagnostikoa
  • Partaide kopurua
    60
  • Deskribatu zure/zuen ekimena
    Herrian errotutako korala. Bi Hotsak abesbatza talde amateur mistoa da, eta 2018an sortu zen Laudion Beatriz Zurimendi zuzendariaren ekimenez. Gure helburu nagusia musika-kultura publiko guztietara hurbiltzea da, kantu koral polifonikoaren bidez. Aurten, 13 eta 65 urte bitarteko 50 koralista baino gehiago gara abesbatzan. Estilo guztietako lanak interpretatzen ditugun arren, "pop-rock"-a da gehien maite dugun estiloa. Gure kontzertuek gai desberdinak jorratzen dituzte: "Halloween-Arimen Gaua", Gabonak, Emakumearen Nazioarteko Eguna... Azken hau dela eta, urtero, dantza, poesia edo musika instrumentala bezalako diziplina artistiko gehiago biltzen dituen ikuskizuna eskaintzen dugu. Hainbat ekitalditan parte hartu dugu, hala nola "Kontzertuan eta Irekita", orain "Ahotsak Elizpean" deitzen dena, Gasteizko Santa Maria Fundazioak antolatua, "Vital por Álava" programa, Vital Fundazioak antolatua, eta "Santo Domingo de la Calzadako Gabon Kanten Lehiaketa Nazionala", non bigarren saria lortu genuen kantu tradizionalen bertsioekin 2022an.
Espazioa | Bilera, entsegu, praktika, bilera, lan… lokala
  • Espazioari dagokionez, gaur egun ekimena espazio fisikoren batean garatzen duzu/e?
    Bai
  • Helbidea
    Kasinoa
  • Lokalaren m²
    50-100m2
  • Lokalaren erabilera ordutegia
    Asteazken eta ostiraletan 20:30etatik 22:00etara.
  • Lokalaren jabetza
    Udal-lagapen
  • Zer maiztasunez erabiltzen duzue?
    Asteazkena · Ostirala ·
  • Zenbat pertsona biltzen zarete?
    20tik gora
  • Espaziorik elkarbanatzen duzu beste norbaitekin?
    Bai
  • Baiezkoa bada, norekin?
    Herriko beste abesbatzekin eta Udalak antolatzen dituen ekitaldiekin.
  • Deskribatu nolakoak diren espazioaren ezaugarriak (baliabideak, konforta, elementu bereziak…)
    Espazio zabala, eszenatokiarekin. Liburutegi zaharra erabiltzen dute Kasinoa okupatuta dagoenean.
  • Sarbidea, 24 orduetan sarbidea bermatuta duzue?
    Ez
  • Gitzapeko biltegirik duzue?
    Bai
Espazioa | Ikuskizunak, ekitaldiak, aurkezpenak…
  • Kanpora begirako ekimenik egiten duzue?
    Bai
  • Zenbat pertsona hurbiltzen dira zuek antolatutako ikuskizunetara?
    100tik gora
  • Zenbatero egiten dituzue? Ezarri datak
    Urtean zehar hainbat kontzertu eskeintzen ditugu, gai desberdinak jorratzen dituztenak: "Halloween-Arimen Gaua" (urriaren 31n), Gabonak, Emakumearen Nazioarteko Eguna (martxoan eta azaroan) eta beste asko. Auzoetan abesten dugu eta Gabon Zaharrean kalean edo elizetan. Hilero gutxi gorabehera ekimen bat.
  • Non egiten dituzue ekitaldiak?
    Lokal itxi batean ·
  • Helbidea
    Eliza - Casinoa - Kiroldegia - Auzoetako elizak
  • Lokalaren m²
    100m2-tik gora
  • Nork kudeatzen du?
    Udalak / Elizak
  • Deskribatu espazioaren ezaugarriak (baliabideak, konforta, elementu bereziak…)
    Gutxienez 300 pertsona jasotzeko ahalmena duen espazioa behar da.
Etorkizuna
  • Zer behar duzu/duzue zure/zuen beharrak asetzeko?
    Biltegiratzea · Argiztapen naturala · Intsonorizazioa · Mahaiak eta aulkiak · Zorua edo zoladura konkretu bat · Ikuskizunak, ekitaldiak, aurkezpenak… egiteko espazioa · Beste behar batzuk ·
  • Beste behar batzuk
    60 aulki (beso-euskarri barik) kokatzeko espazioa edo 3 altuerako gradak jartzeko espazioa. Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioa, egurrezko (parquet) zorua duena eta gortina edo hautsa eta zikinkeria pilatzen duen objekturik gabe. Kontzertuetarako ezinbestekoa da espazio handi bat, gutxienez 300 pertsona hartzeko espazioa. Kontzertuetarako fokoak ere beharko genituzke, entseguetarako behar ez ditugun arren.
  • Beste ekimen batzuekin espazioa elkarbanatzea bateragarria izango litzateke?
    Bai
  • Norekin? Praktika artistikoak izendatu
    Entseguen ordutegiak errespetatuz, herriko beste abesbatzekin edo musika eta dantza taldeekin elkarbanatuko genuke.
  • Bestelako ekarpen, jakinmin, amets/desirarik
    Irrintzi Taldearekin, Itxarkundia Dantza Taldearekin, gainontzeko abesbatzekin, trikitixa eta panderojoleekin ikuskizunak egiten dituzte. Kontzertuak emateko espazio handi baten beharra dago. Gaur egun Elizan egiten dituztenean Elizaren baldintzetara egokitu behar dira, Kasinoa txiki geratzen da, eta kiroldegian egitea diru-inbertsio handia suposatzen du akustikoki ondo funtzionatzeko, gainera kiroldegian publikoa oso urrun geratzen da. Aldai plazako karpan kontzertuak egiten saiatu dira, baina ez da ondo entzuten.
Bestelakoak
  • Eskaera/mezua
    Oso talde anitza gara, eta edozein ekimenetan hor gaude. Udalaren laguntza behar da, Laudioren izena edonora eramateko. Ekarpen handia egiten diogu herriari, eta bueltan ez dugu ezer jasotzen. Arabako Abesbatzen Federazioaren parte gara, eta orain arte Gasteizen egin izan dituzte ekimenak Laudiora ekartzea lortu dute.