Beñat Saratxaga / behark

    Kategoriak
  • Arkitketura

Fitxa teknikoa

Kontaktua
  • benatsaratxaga@behark.com
  • tel. 630669799
Sare sozialak
Harremanetarako datuak
  • Emaila
    benatsaratxaga@behark.com
  • Telefono zenbakia
    630669799
  • Harremanetarako kontaktua (izen-abizenak)
    Beñat Saratxaga
Diagnostikoa
  • Partaide kopurua
    5
  • Deskribatu zure/zuen ekimena
    behark arkitektura estudioaren bazkidea. Anne Carsonen moduko bio bat idatziko nahiko nuke, beñat saratxaga arkitektoa da eta eraikinak eta beste gauz batzuk asmatzen irabazten du bizitza, baina ez nuen greziar klasikoa inoiz ikasi eta ez naiz ausartzen. Bilbon jaiotako Laudiarra, eta Donostian hezitako arkitektoa, inoiz ez dut arte ederrak ikasi ez izana gainditu. Geroztik Milleten margolaneko espigadorak bezala ibiltzen naiz arte, argazkilaritza, soziologia, antropologia, literatura eta poesiaren landetan uztaren arrastoak bilatzen. behark sortu nuen Gentzane lagunarekin batera kasik nahi gabe eta dozena pasa urte daratzamagu isilean gure ingurua transformatuz eskatzen digutenean, eta batzutan eskatu gabe, ere. Horretarako estandarrari aurre egiteko sistema estandarizatuak asmatzen ditugu, dantza geldoak dantzatu Larrabetzuko plazan, edo etxolak eraiki Faktoria baten langileentzat Aiaraldean; eta batzutan – azken kasu horietan bezala – ondo egin dugula esaten digute kideek. Egun, hondamendian murgilduta gaude Arrankudiagan eta gerra amaitzeko prest Soraluzen. Ezin esan Gordon Matta-Clarken eredua jarraituko ez dugunik aurki. Izan ere, Sisifo bezala harriaren bila mendian behera goazenean, zoriontsuak gara. Gure arroka baino indartsuagoak.
Espazioa | Bilera, entsegu, praktika, bilera, lan… lokala
  • Espazioari dagokionez, gaur egun ekimena espazio fisikoren batean garatzen duzu/e?
    Bai
  • Helbidea
    Behark estudioa_ San Frantzisko 38, Bilbon
  • Lokalaren m²
    100m2-tik gora
  • Lokalaren erabilera ordutegia
    9:00 - 20:30
  • Lokalaren jabetza
    Jabetzan
  • Zer maiztasunez erabiltzen duzue?
    Astelehena · Asteartea · Asteazkena · Osteguna · Ostirala ·
  • Zenbat pertsona biltzen zarete?
    5-10 pertsona
  • Espaziorik elkarbanatzen duzu beste norbaitekin?
    Bai
  • Baiezkoa bada, norekin?
    Hirigintza estudioa eta informatikoa
  • Deskribatu nolakoak diren espazioaren ezaugarriak (baliabideak, konforta, elementu bereziak…)
    Bilboko estudioa espazio handi eta atsegina da,ondo diseinatutakoa eta era egokian ornitutakoa. Bilbokoa behark estudioaren egoitza nagusia izanik, Laudioko etxeko estudioarekin tartekatzen dut, non beste espazio txiki bat dut lanegiteko.
  • Sarbidea, 24 orduetan sarbidea bermatuta duzue?
    Bai
  • Gitzapeko biltegirik duzue?
    Bai
Espazioa | Ikuskizunak, ekitaldiak, aurkezpenak…
  • Kanpora begirako ekimenik egiten duzue?
    Ez
Etorkizuna
  • Beste ekimen batzuekin espazioa elkarbanatzea bateragarria izango litzateke?
    Bai
  • Norekin? Praktika artistikoak izendatu
    Estudioan dugun semisotoa (infraerabilia) artistekin partekatzea planteatu dugu batzuetan, izan ere artisten expo txikiak egiteko erabili dugu gure eskaparatea. Argazkilari bat ere izan dugu espazioan coworker moduan.
Bestelakoak
  • Eskaera/mezua
    Laudioko herrian arteak eta kultura artistikoak presentzia handiagoa izatea lortu beharra dagoela uste dugu. Gure disziplinari dagokionez, arkitekturari dagokionez, gure herrian ezjakintasun izugarria dagoela uste dugu, eta horri ere buelta eman behar zaiola. Jendeari kultur arkitektoniko osasuntsu baten potentzial eraldatzailea erakustea arkitektoen erronka garrantzitsuenetariko bat kontsideratzen dugu