Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

    Kategoriak
  • Euskalgintza

Fitxa teknikoa

Kontaktua
  • info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
  • tel. 688862949
Sare sozialak
Harremanetarako datuak
  • Emaila
    info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
  • Telefono zenbakia
    688862949
  • Harremanetarako kontaktua (izen-abizenak)
    Christian Alemany Arteta
Diagnostikoa
  • Deskribatu zure/zuen ekimena
    Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua 2016an sortu zen, euskararen normalizazioan lan egiten dugun edo lan egin nahi dugun entitate eta norbanakoen bilgune gisa. Gure hizkuntzaren normalizazioa xede, eremu guztietan eragin nahi dugu, sinergiak sortuz eta elkarlana baliatuz. Aiaraldea osatzen duten 9 udalerriak dira gure jardun esparrua: Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo. Egun arlo ezberdinetako 44 entitate biltzen ditugu geure baitan eta eskualdeko udal guztiekin eta Aiarako Kuadrillarekin elkarlan hitzarmenak ditugu.
Espazioa | Bilera, entsegu, praktika, bilera, lan… lokala
  • Espazioari dagokionez, gaur egun ekimena espazio fisikoren batean garatzen duzu/e?
    Bai
  • Helbidea
    Etxegoien bidea 8, Amurrio
  • Lokalaren m²
    10-15m2
  • Lokalaren jabetza
    Udal-lagapen
  • Zenbat pertsona biltzen zarete?
    5-10 pertsona
  • Deskribatu nolakoak diren espazioaren ezaugarriak (baliabideak, konforta, elementu bereziak…)
    Biltegi eta bilera gela bezala erabiltzen dugu. Bilera handietarako AEK-ren lokalak erabiltzen ditugu. Laudion Berbots Euskaltegian egiten ditugu bilera puntualak. Ekimen ezberdinetarako bestelako espazio publikoak erabiltzen ditugu.
  • Sarbidea, 24 orduetan sarbidea bermatuta duzue?
    Ez
  • Gitzapeko biltegirik duzue?
    Ez
Espazioa | Ikuskizunak, ekitaldiak, aurkezpenak…
  • Kanpora begirako ekimenik egiten duzue?
    Bai
  • Zenbat pertsona hurbiltzen dira zuek antolatutako ikuskizunetara?
    20-50 pertsona
  • Zenbatero egiten dituzue? Ezarri datak
    Urtean bitan Kontseilu Orokorra egiten dugu, bertara 15-25 pertsona hurbiltzen dira. Hilabetan behin Talde Eragilearen bilera egiten dugu 7 pertsona elkartuz. Ikasturtean hirutan bilotzen dugu Hezkuntza Foroa Laudioko Faktorian, bertara 10-15 pertsona biltzen dira. Bi edo hiru hilean behin Euskara Teknikarien mahaia biltzenn dugu Laudioko Udalean, bertan 6-7 pertsona biltzen garelarik. Horrez gain elkarte eta norbanakoekin bilera puntualak egiten ditugu Aiaraldeko herri ezberdinetan, beste elkarteen lokalak edo udal lokalak baliatuz. Urtean behin euskararen eguna antolatzen dugu (abenduaren 3aren inguruan) Aiaraldeko herri batean, urtez urte txandatuz. Prentsa agerraldiak eta jardunaldi ezberdinak izaten dira gure ohiko ekimen publikoak.
Etorkizuna
  • Beste ekimen batzuekin espazioa elkarbanatzea bateragarria izango litzateke?
    Bai
Bestelakoak