Deskribatu nolakoak diren espazioaren ezaugarriak (baliabideak, konforta, elementu bereziak…)
Espazialki, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako proiektua oso irakurketa erreza duen espazio bat proposatzen du, oso irekia eta inguruko hiri eremua zabalduta. Erabilera ezberdinak antzinako herri baten moduan antolatzen dira, auzoka, herriko plaza izan nahiko lukeen espazio zentral baten inguruan. Espazio hau ipar-mendebaldeko sarrera nagusiari oso loturik dago eta ondoan Faktoriaren erabilera publikoenak kokatzen dira, haurrentzako espazioak, ekonomatoa, kutxa eszenikoa txikia, taberna eta sukaldea, eta baita erabilera hauek zerbitzatzen dituzten espazio zerbitzariak, komunak, aldagela eta kamerinoak. Herriko plazetan bezala espazioa balioanitza da, egun eta ordu ezberdinetan beharren arabera, kooperatibako bazkideen ekitaldi jendetsuenak hartu ditzake edo merkatu plaza bihurtu, bazkideen trukaketentzako, ekonomatoaren altzari mugikorrei esker. Zonalde berde handienak ere plaza honetan kokatzen dira, sarreren ondoan argitasunaz eta haizeztapenaz baliatzeko. Plazan, Faktoriaren erdigunean, kutxa eszeniko ireki txiki bat kokatzen da, bi aldeetara zabaltzen dena, bazkideak antolatu dezaketen mota askotako ekitaldietan erabili ahal izateko: ekitaldi ireki eta jendetsuenak plazan, eta itxiagoak edo lasaiagoak lantokien azpiko espazioan kokatzen den areto txikian. Areto honek komunikabideari lotuta egongo da eta audiobisualak ekoiztu eta grabatzeko erabili daiteke, kutxa eszenikoa plazako aldetik itxiz. Horretarako kontrol gela bat eta lantoki biltegi bat dauka ondoan. Era berean aldagelak eszenatokira lotu dira kamerino funtzioa bete ahal izateko. Eszenatokirako beharrezkoak diren, foko eta antzerki instalazio guztiei lekua egiteko, kutxa eszenikoak etxola handiago baten forma hartzen du. Era honetan beharrekoa den altuera bermatzen da planta osoaren altuera baldintzatu gabe eta goiko solairuan erabilgarria suertatzen den topografia bat sortzen da. Faktoriaren eguneko erabileran kutxa eszenikoa edo eszenatokia zabalik egongo da ahalik eta permeabilitate bisual eta argitasun handiena bermatuz espazio osoan. Era berean areto itxia emanaldi eta ekitaldiez gain beste erabilerak izan ditzazke, jantoki moduan, sukaldeari lotura, edo bazkideen arteko salerosketa eta truke azokak, ekonomatoari lotuta. Herri baten gisan, Faktoria osoa jolaslekua izan dadin pentsatua izan den arren, bazkideen haurrentzat bereziki sortutako gune bat proiektatzen da, aurreko sarreraren ondoan, jolaslekuei kanpoaldera zabaltzeko aukera emanez. Gunea haurren eskalara egokitutako etxola multzo batez osatzen da espazio berde txiki batetan kokatuta. Etxola txiki hauen geometria eta tamaina jolas ezberdinak ahalbideratzen ditu: Haurrak etxolen barnean sartu daitezke, haien gainetik ibili, ezkutatu, salto egin, etab. Etxola hauen ondoan etxola mugikorra kokatzen da. Etxola hau kalera ateratzeko bereziki diseinaturiko etxola bakarra da. Bere dimentsioak (2,5m X 5m) kamioi batetan errepidetik garraiatzea ahalbidetzen dute eta bere ezaugarri konstruktiboak kalean egurats zabalean erabiltzea ahalbideratzen dute. Etxola itinerantea bereziki erabilgarria izan daiteke Faktoriaren eraikitze aurreko faseetan, stand, txosna, informazio gune edo pop-up denda moduan. Behin faktoria martxan denean bere erabilera haurren guneari lotuta imajinatu dugu, hamaika erabilerekin: eskulanen tailerra, txutxe-denda, aktibitateak eta jolasak antolatzeko gunea, botikina izan daitekeen mobiliario elementu bat. Sarrera nagusiaren ondoan ekonomatoa deitutako espazioari loturiko zonaldea kokatzen da. Han Kooperatiba bazkideen arteko trukaketak emango dira, elikadurari lotutako produktuak, tokikoak eta ekologikoak diren elikagaiak eskuratzeko aukerarekin. Honi loturik sektorizatu daitekeen espazio bat aurreikusten da, bulego eta kutxa moduan funtzionatzen duena eta espazio ho
Erabilera pribatuagoak jaso behar dituzten espazioak, Komunikabidearen lantokiak, bilguneak, eta bilera gelak, goiko solairuan kokatzen dira eta auzo baten itxura hartzen dute. Goiko auzo honek bere plazatxo propioa du. Plaza honen inguruan hedatzen den etxola multzoa, termikoki eta akustikoki isolatutako lantokiak, bilera guneak edota langileak lasai egoteko espazioen segida bat osatzen du, antolamendu posibilitate ezberdinak ematen dituena bere ezaugarri eta aberastasun espazialagatik. Lan toki kalefaktatu hauek aldi berean goiko plazara eta inguruko terraza pribatuetara zabaltzen dira, zeinak deskantsurako edo langileen bilgune bezala erabili daitezkeen. Goiko etxola hauetan langileen beharretarako komun txiki bat kokatzen da, hauek beheko zerbitzu komunetara joan beharrik ez izateko. Kutxa eszenikoaren zentralitatea eta bolumen handia, auzo honen intimitatea babesteko profitatzen da, eta akzidente topografiko bat bailitzan, bere gainean espazio erabilgarri bat sortzeko ere, graderio baten moduko egitura mugikorrekin osatu daitekeena. Azkenik kota altuago batetan hegoaldera begira terraza bat sortuko da kanpoaldera zabalduko dena, kanpo biseraren zonalde bat atonduz deck motako zurezko zoru baten bidez.netan gordetzen dira merkatu orduetan plazara ateratzen diren ekonomatoaren altzari mugikor gurpildunak.