Laudiok Lamuza parkea sormen-kulturalen gune bihurtzeko bideari ekin dio

Uztailaren 3an Laudiok Kultura Beharren Zentsua idazten jarraituko du Lamuza parkean antolatu den ibilbidearekin. Berturatutakoek proiektua idazteaz arduratzen diren arkitektoekin batera espazioa zeharkatuko dute Ekimena Kasinoan hasiko da, 17:00etan.

Laudiok dagoeneko parte hartu dezake Lamuza parkea kultura sortzaileen gune bihurtuko duen Kultur Beharren Erroldaren idazketan

Zumalakarregi etorbidean, Lamuza parkearen parean, dagoen kristalezko bulego batek Laudioko kultura elkarte eta pertsonen egungo eta etorkizuneko beharrak bilduko ditu datozen asteetan Astelehenetik aurrera, ekainak 17, laudioarrek Kultura Beharren Erroldaren idazketan parte hartu ahal izango dute etorkizunean Lamuza parkea kultura sortzaile, topaketa, prestakuntza, sorkuntza eta erakusketa gune bihurtzeko prozesu partehartzaileari hasiera emanez. Dinamika, Kulturlabek bultzatuta […]