Lamuza Plan Bereziaren lehen fasea, espazioa “Kultura Sortzaileen Gune” bihurtu nahi duena, auzokideekin partekatu zen uztailaren hasieran proiektuaren ikuspegi zehatz bat emateko, jada hartutako urratsak eta eraldaketa prozesuan izango diren mugarriak azpimarratuz. Horrela, eta Laudioko ekosistema kulturalaren beharrak aztertzen dituen hausnarketa eta entzute prozesu honen bidez, kultura beharren errolda abiarazi zen, herritarren eta tokiko eragile kulturalen ikuspegia barne hartzen duena.
Prozesua osatzeko, erredakzio eta arkitekto lan taldeekin batera ibilbide bat egin zen. Berturatutakoek parketik zehar eta inguruetatik ibili ziren eta kokalekuen proposamenen zirriborroa aurkeztu zitzaien, baita etorkizunean sor daitezkeen konexioak eta espazio berriak ere.
Uztailaren 3ko deribara eta 10eko topaketara gerturatu zirenen pertzepzioekin, baita prozesuan parte hartu duten kultura-eragileen ekarpenekin ere. Planaren erredakzio-taldeak beharren diagnostiko bat egingo du, erabilera-planaren balizko zirriborro bat idazten laguntzeko.
Hurrengo saioa irailaren 9an izango da eta Lamuza Plan Bereziaren diagnostikoa partekatzeko balioko du. Saio parte-hartzaileak 12an eta 18an izango dira.