Kultura-beharren errolda laudion 2024

Laudio bere kultur guneak hobetzeko prozesuan murgilduta dago. Gure erronka, udalerriko gaur egungo edo etorkizuneko ahalik eta behar gehienei erantzun ahal izatea da. Hori dela eta, hoiek identifikatzeko zure laguntza beharko dugu laudiotar.

Berdin dio partikularra edo kolektiboa zaren. Zure esparrua edozein kultur jardueren artea badago, prestakuntza, sorkuntza, zabalkundea, erakusketa edo gozamena.

Laudioko kultur agentea zara?

ZURE BILA GABILTZA!

Zer da kultur-beharren errolda?

Ongi etorri Laudioko ekosistema kultur-beharren erroldaren plataformara, egungo eta etorkizuneko kultur eszenaren garapena hobetzeko tresna.

Kultur-beharren errolda ezinbesteko tresna da gure udalerriko sormen- eta kultura-eragileak identifikatzea, bistaratzea eta kontaktatzea ahalbidetzen duena, espazio fisikoan kokatuz. Kultura-sektorea jasotzen du, bere eragileen bitartez (elkarteak, erakundeak edo norbanakoak), bai sorkuntza- eta dibulgazio-espazioak elkar lotuz.

Errolda hau proiektu kolektibo, bizi eta dinamiko bat da, kultur arloan aritzen diren pertsona guztien parte-hartze aktiboarekin eboluzionatzen duena. Helburua 2024an argazki sakon bat definitzea da, gero eguneratu eta aberasten joango dena.

Ikonoak
  • Kudeaketa publikoa
  • Kudeaketa pribatua
  • Espazioak
  • Eragileak